3000. urteko ospitale batean abiatzen da istorioa, eta hiltzear den azken euskalduna da protagonista. Kezkatuta dago, bera hiltzerakoan hilko delako euskara ere, ez baitu bizirik irauteko nahikoa ahalegin egin. Mikel Martinez aktorea da gaixoa, eta harekin batera beste lau lagun daude antzezlanean: Ane Pikaza (medikua), Iñaki Maruri eta Olatz Ganboa.
Euskaltzaindiaren enkarguz sortu zuen gidoia Patxo Telleriak, eta erabaki zuen etorkizunera salto egitea. "Koldo Mitxelena idazleak zioen euskararen misterioa ez zela bere jatorria, bere iraupena baizik, eta horixe da, hain justu, Ghero lanaren motorra. Euskarari buruzko hainbat antzezlan egin izan ditugu aurretik, baina honako honen dohainik garrantzitsuena originaltasuna da".
Gai sakona da, baina Tartean konpainiak marka duen umorea eta ironia ez dira falta, eta pisu handia du Iñaki Salvadorrek egindako musikak.
Oñatin eta Arrasaten moduan, Bergaran ere egingo du geldialdia Ghero antzezlanak.Ghero antzezlana.