Burdinolako neskek Gaztela eta Leonen jokatutako bi partiduak irabazi dituzte

Maialen Regueiro 2019ko ots. 18a, 16:35

Igandean jokatu zituzten bi partiduak eta bietan garaipena lortu zuten, lehena, Cochinillos Voladores taldearen aurka (1-3) eta bigarrena, Gatas taldearen aurka (2-3). 

Lehen partiduan Bergarako taldeak ez zuen lehen zati ona egin eta aurkaria izan zen nagusi. Bigarren zatian, berriz asko hazi ziren Burdinolako neskak garaipena eskuratu arte. 

Gatas taldearen aurkako partidua, berriz, oso gogorra izan zen. Bergarako taldea jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen eta markagailuan aurretik joan arren, aurkariak berdintzea lortu zuen. Partiduko azken minutuetan, Burdinolako neskek ondo jokatu zuten eta partidua irabaztea lortu zuten. 

Emakumezkoen liga nazionala

Kategoria horretan jokatzea izango da 2020-2021 denboraldirako helburu nagusia. Gaur egungo taldea gaztea da, baina ibilbide polita egiten ari dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak