Asteon jarriko dituzte salgai Aratusteetako kontzerturako eta Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak

Maialen Regueiro 2019ko ots. 18a, 15:19

Aratusteetako kontzerturako sarrerak hilaren 21ean, eguenean jarriko dituzte salgai. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua emanaldirako, berriz, egubakoitzetik aurrera egongo da erosteko aukera. Bi emanaldietako sarrerak atari honetan egongo dira eskuragarri, 18:00etatik aurrera: https://tickets.kutxabank.es/EU/  eta baita Seminarixoko txarteldegian. 

Aratusteetako kontzertua

Bergarako aratusteetako kontzertua martxoaren 1ean izango da, Udal pilotalekuan. Sarrera zortzi euro izango dira eta aurrez, erosteko aukera izan ez dutenek, egunean bertan 21:30ean pilotalekuan izango dute horretarako aukera. Kontzertuari 22:30etan emango zaio hasiera. 

Pirritx eta Porrotx

Pailazoen emanaldia martxoaren 2an izango da, Udal pilotalekuan, 17:30etik aurrera. Kasu honetan, sarrera sei euro izango dira eta egunean bertan pilotalekuko lehiatila 16:30ean irekiko da, norbaitek sarrerak erosteko beharra izango balu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak