Dantzan, kantuan eta pilotan jokatzen inauguratu dute Boluko pilotalekua

Ekitaldian egon dira udal ordezkariak, estaldura egin duten arkitektoak eta hainbat herritar eta auzotar. Bergarako pilota elkartekoek, Candem Town eskolako dantzariek eta Alai Abesbatzak parte hartu dute ekitaldian. Pilotalekua egunez egongo da zabalik. Gauetan, itxi egingo dute.

"Lan handia eginda, baina heldu da pilotalekua inauguratzeko eguna. Prozesua luzea izan da, baina pena merezi izan du". Berba horiekin eman die ongietorria Elena Lete alkateak Boluako pilotalekuan elkartuko guztiei. Auzotarrak eta herritarrak elkartu dira han, eta pilotalekuan izan ditzakeen erabileren hainbat adibide ikusi dituzte. Candem Town dantza eskolakoek erakustaldi bikaina egin dute. Ostean, Alai abesbatzaren emanaldia egon da. Eta, bukatzeko, Bergarako pilota eskolako gaztetxoek entrenamendu saioa egin dute. "Garbi ikusi dugu gune honetan askotariko ekitaldiak egin daitezkeela. Auzoko jaietan edo herriko jaietan. Erabilera anitza izango du, eta edonork erabili ahal izango du. Hori bai, auzotarren eskaera aintzat hartuta, gauetan itxita egongo da", esan du alkateak.

Erlazionatuak

Inauguratu dute Boluko Udal Pilotalekua

Bergara

Bergarako pilota elkartekoek, Candem Town eskolako dantzariek eta Alai Abesbatzak parte hartu dute inaugurazio ekitaldian. Pilotalekua egunez egong...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.