Egitarauaren gaineko informazio zehatzik ez dute eman oraindik udal-baimenen zain daudelako, baina denetariko ekintzak pentsatu dituzte: kalejira zaratatsua, kantu bazkaria, grebaren inguruko koreografia, mahai-ingurua, elkarretaratzea, manifestazioa... "Ekintza gehienak San Martin plazan egin nahi ditugun arren, auzoei ere indarra eman nahi diegu".