Kopla Barik bertso eskolak antolatuta bertso saioa egingo dute martxoaren 1ean, kartzela zaharrean. Puntako bertsolariak etorriko dira: Igor Elorza, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo ibiliko da.
Bada, sarrerak aurrez erosteko aukera egongo da. Eguenean, otsailaren 14an, 19:00etan, Irala kalean jarriko dituzte sarrerak salgai, 5 euroren truke.