Kostatako garaipena eskuratu du Soraluze BKEk

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 9a, 19:55

Donibane taldeak hortzak erakutsi dizkie bergararrei eta galtzeko asmorik ez zutela agerian utzi hasieratik. Lehenengo zatian atzetik joan dira etxekoak, baina, partiduari buelta eman eta irabazi egin dute 24 eta 21.

Lehenengo zati traketsa jokatu du Soraluze BKEk; erasoan ez dute asmatu eta jokoan geldo. "Piboteekin jokatzen obsesionatu gara eta arazoak izan ditugu aurkariak gainditzeko", zioen bukaeran Josetxo Muniategi entrenatzaileak. Hala, markagailuan 8 eta 11 zela iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatian piboteekin jokatu behar hori ahaztu egin dute, eta erasoan errazago moldatu dira. Hala ere markagailuan harrapatzea kosta egin zaie; hamazazpinako berdinketarekin iritsi da hori. Jokalarien gorpuzkera handia aprobetxatu dute Donibaneko jaurtitzaileek, eta bergararrak horretara egokitu behar izan dira.

Partidu amaieran 24 eta 21, eta Muniategik puntuak eskuratzearen garrantzia azpimarratu du: "Azken minutuetan ere partidua korapilatu egin da baina garrantzitsuena da puntuak etxean geratu izana".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak