Dinamika txarrari buelta emateko garaipen erosoa Bergararentzat

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 9a, 19:37

Real Union hartu du gaur, etxean, Bergarak, jakinik indarrak parez pare izango zirela. Baina partidu osoa jokatu dute Mikel Aristiren mutilek eta 3 eta 0 garaitu.

Partiduaren lehenengo minutuetan sartu dute gola, Real Unionekoek bere atean, hortaz, hasiera-hasieratik izan dira aurretik bergararrak. Etxekoak nagusi izan dira lehen zatian eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola iritsi da; Markel Ilzarbek sartu du. 

Bigarren zatian kontrolpean izan dute jokoa Bergarakoek, eta erdialdera hirugarren gola egin du Oierrek. Hala, lasai bukatu dute partidua eta sentsazio onekin Aristi entrenatzaileak adierazi duenez: "Dinamika txarretik gentozen eta horri buelta eman beharra geneukan. Gainera, etxean kosta egin zaigu aurten, eta dagoeneko tokatzen zen halako partidu bat".

Erlazionatuak

Bergara eta Real Unionen arteko norgehiagoka

Mirari Altube Arrese 2019 ots 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak