Aratusteetako azalaren bozketa igandean amaituko da

Maialen Regueiro 2019ko otsailaren 7a

Bergarako Udalak 2019ko aratusteetako azal lehiaketa jarri zuen abian eta guztira hamar azal aurkeztu dira. Aurkeztutako lan guztiak udal webgunean daude ikusgai eta herritarrek bozkatzeko aukera dute. Igandea, hilaren 10a, izango da bozka emateko azken eguna. Herritarrek emandako botoek %40eko balioa izango dute, eta epaimahaiarenak %60. Hala, irabazlea aukeratuko da eta 350 euroko balioa duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio guneetan trukatzeko. Eman zure botoa hemen: http://www.bergara.eus/eu/node/12834 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak