Inoiz baino amodiozko esaldi gehiago aurkeztu dituzte aurtengo edizioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ots. 6a, 12:37

Amodiozko Gutunen eta Esaldien lehiaketa iritsi da amaierara. Lanak bidaltzeko epea amaituta, esaldien kasuan, inoiz baino gehiago jaso dituzte: 266, hain zuzen. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 14an egingo dute, 19:00etan, Irizar jauregian.

"266 jaso ditugu, kopuru polita. Iazko edizioan 176 izan ziren, eta lehenengoan 41", azaldu du Jarduneko kide Maitane Arizabaletak

Esaldien lehiaketa hirugarren aldiz antolatu dute aurten, eta inoiz baino esaldi gehiago jaso dituzte Jardunen: "266 jaso ditugu, kopuru polita. Iazko edizioan 176 izan ziren, eta lehenengoan 41", azaldu du Jarduneko kide Maitane Arizabaletak. Batxilergoko ikasleek osatutako epaimahaiak aukeratuko du zein izango den esaldi onena, eta 100 euroko saria jasoko du irabazleak.

Gutunak: 91 jaso dituzte

Gutunei dagokienez, 91 lan jaso dituzte Jardunen. Horiek Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidalitakoak dira; bailarakoak 30 dira, eta Bergarakoak 23. Gutunen sailean, sariak izango dira: lehenengoak 500 euro, bigarrenak 250 euro, bergarar onenak 150 euro eta 26 urtetik beherakoen saria 150 euro.

Sari banaketa ekitaldia eguenean izango da, otsailaren 14an, 19:00etan Irizar jauregian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak