Ikastaroaren ezaugarriak
10 orduko ikastaroak izango dira eta otsailaren 25ean hasi eta martxoaren 8an amaituko dira. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko du. 16 urtetik gorako edozein herritarrek har dezake parte, baina aurrez izena eman behar da, otsailaren 11tik 15era bitartean. Izena ematen duten guztion artean taldeak osatuko dira eta bakoitzari dagokion eguna eta ordua adieraziko zaio. Ikastaroak Bergarako Udal Euskaltegian emango dira.