Bergarako erraldoiak giro paregabean Castellon

Julen Iriondo 2019ko ots. 2a, 21:00

Borriana herriko kiliki eta erraldoien topaketa berezi batera joan dira, lau erraldoi handirekin, ertain batekin eta Felixin eta Guti-rekin. Oso txalotuak izan dira bergararrak, eta egun ederra pasa dute.

Giro ederra izan da topaketan, bai eguraldi aldetik eta baita bestela ere. Bergarako erraldoien konpartsakoekin batera, herriko trikitilariak eta Arrasateko dultzaineroak ere joan dira, 25 lagun denera. Borrianako alkateak esker ona adierazi die euren festan parte hartzera joan izanagatik. 

Topaketan parte hartu eta gero, turismoa egiteko aprobetxatu du bidaia Debagoieneko espedizioak, eta gauza bera egingo dute bihar, etxerako bideari ekin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak