Gobernuaren arabera, azpiegitura "punta-puntakoa" da: "Azpiegituraren barruan dago 6,5 x 4,87ko neurriak dituen propio egindako pantaila elektrikoa, Barco DP2K-10S Alchemy proiektorea, isiltasun kaxa eta audio kaxak –pantailak ere bozgorailuak izango ditu–, besteak beste. Sistema honek 3D ere proiektatu dezake eta ahalbideratzen du eduki digitalak batzen dituen Movietransit plataforma ere erabiltzea", adierazi dute ohar bidez.
Horrekin batera, gobernuak "oso argi" du zinema ekipoarekin eskaintza borobildu egingo dela: "Zinemaren eskaintzak erabat borobilduko du Seminarixoaren kultura programazio aberatsa; orain arte bezala, herriko elkarteek lehentasuna izango dute programazioan", gaineratu dute.