Sergio Gutierrez eta Ioritz Arrieta finalerdietan daude

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 31a, 15:58
Soraluce Lau'erdiko txapelketako artxibo irudia.

Sergio Gutierrez eta Ioritz Arrieta dagoeneko Soraluce lau eta erdiko Txapelketako finalerdietan daude. Aste barruan –martitzenean– jokatu zituzten finallaurdenak eta Julen Alberdi eta Xabier Zubiria gainditu zituzten. 

Hain zuzen, Gutierrezena eta Alberdirena izan zen partidu berdinduena. Lehena, partidu ederra Lehenengo partiduan, Sergio Gutierrezek 22-19 irabazi zion Julen Alberdiri. "Partidu ederra izan zen. 47 minutuko iraupena izan zuen eta Gutierrezek 17 tanto egin zituen, guztira –bi, saketik–. Alberdik, berriz, 14 tanto egin zituen. Galdu, berriz, bosna pilotakada galdu zituzten, eta detaile txikiek erabaki zuten norgehiagoka", adierazi du BKEko ordezkari Julen Aranburuk.

Bigarren partiduan, Ioritz Arrietak 22-6 irabazi zion Xabier Zubiriari. "Hor desoreka handiagoa egon zen pilotarien artean. Zubietak ez zuen ohiko maila erakutsi, eta Arrieta oso ondo ibili zen. 27 minututan erabakita zegoen norgehiagoka".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak