Bergarako erraldoiak Valentziara joango dira asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urtarrilaren 30a

Bergarako erraldoiak, Torrejon de Ardozera egindako irteeran.

Bergarako erraldoiek Borrianan (Castello, Valentzia) ospatuko den kiliki eta erraldoien topaketa berezi baten hartuko dute parte zapatuan, otsailak 2. Topaketa horretan parte hartzen duen Euskal Herriko lehen taldea izango da Bergarakoa. Arrasateko gaiteroekin eta Bergarako trikitilariekin batera joango dira.

30 lagundik gora joango direla aurreratu dute eta asmoa dela etorkizun hurbilean hango talderen bat Bergarara ekartzea. Iaz Madrilgo Torrejon de Ardozen egon ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak