Espero baino jende gehiago izan da Txapa irratiak antolatutako kontzertuetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 27a, 13:07

Guztira, 200 lagunetik gora elkartu ziren atzo gauean Bergarako kartzela zaharrean, Txapa irratiak antolatutako emanaldiez gozatzeko. Antzuolako Kobrazulo taldeak publikoa bereganatu zuen –abeslaria taula gainetik ere jaitsi zen publikoarekin batera abestera– eta Legazpiko John Dealer and The Coconuts taldeak eskainitakoarekin ere gustura gelditu ziren.

Kartzela zaharrean 200 lagun inguru elkartu ziren atzo gauean, Txapa irratiak antolatutako kontzertuekin. Irratiko kide den Unai Elkorok adierazi du espero zutena baino jende gehiago izan zela, eta oso gustura daudela emanaldiek eskainitakoarekin: "Giro izugarria egon zen, kontzertuak ere oso ondo egon ziren eta jendeak ere kritika oso onak eman digute", azaldu du.

Antzuolako Kobrazulo taldekoak izan ziren lehenak agertokira igotzen. Publikoak ondo erreakzionatu zuen eta taldekideak ere gustura izan ziren. Abeslaria publikora ere jaitsi zen.

Legazpiko Jonh Dealer and The Coconuts taldekoek ere giroari eustea lortu zuten, pare bat bertsio ere jo zituzten, beste hemezortzi bat kanturen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak