Bergarakoek sei gol jaso dituzte Realaren kontrako partiduan (0-6)

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko urt. 26a, 16:57
Bergarakoa, Realekoari baloia kendu nahian.

Ipintzan jokatu den Ohorezko Erregional mailako partiduan lehenengo 25 minututan lau gol sartu dizkiete Realeko jokalariek bergarakoei. Bigarren zatiko golen ondorioz, markagailua 0-6ko emaitzarekin iritsi da azken momentura. 

"Sekulako taldea dute eta nik uste dut gainera, seguru aski, denboraldiko partidurik onena jokatu dutela gure aurka", adierazi du partiduaren ostean Bergarako entrenatzaile Manu Diazek.

Realekoen kontra jokatu duten partiduaren hasiera nahiko parekatua izan da; baloia donostiarrek izan dute denbora gehiagoz, baina ondo borrokatu dira bergararrak. Lehen minutuetan defentsan lan ona egin dute etxekoek, baina lehen gola 22. minutu inguruan etorri da eta hortik aurrera askoz hobeto sentitu dira zelaian Realekoak. "Teknika izugarria erabili dute eta praktikan ere oso ondo ibili dira", azaldu du Diazek.

Aukera pare bat izan dute etxekoek, baina ez da nahikoa izan. Atsedenaldira markagailuan 0-4 jartzen zuela joan dira, eta bigarren zatian etorri dira Realekoen beste bi golak.

"Erraz asimilatzen dira halako porrotak, beste maila batetako taldea delako Reala", esan du Diazek. Dena den, Lagun Onak taldearen aurka duten datorren asteko partidura ere guztia ematera joango dira etxekoak, nahiz eta horiek ere aurkari gogorrak izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak