Bingen de Pedroren lanak Donostian ikusgai

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 26a, 19:05

Bingen de Pedro, lagunez eta artistaz inguratuta, atzoko inaugurazioan. Argazkia: Miguel Angel Elkoroberezibar

Atzo zabaldu zuten Donostiako KUR galerian Ihesaldi izeneko erakusketa; artista bergararrren hogei lanez osatuta dago, eta apirilera arte egongo da zabalik.

Bingen de Pedro margolari bergararraren Ihesaldi izeneko erakusketa inauguratu zuten atzo Donostiako KUR galerian. Hogei koadroz osatutako erakusketa da, horietako zenbait, paretetan beharrean lurrean daudenak. "Ihesaldia da erakusketaren ildo nagusia: bertan irudikatzen diren objektuak koadrotik ihes egin nahian dabiltza. Jolas optiko bat bezala da. Margolariak ikusten duen guztia mihisean sartu gura du; baina ere berean, ikusleak antzeman dezan, mihisetik ateratzea ere nahi du", azaltzen du de Pedrok erakusketa osatzen duten lanez.

                                                                                                                 'Ihesaldi' erakusketako lanetako batzuk.

"KUR galeria Gipuzkoako eta Euskal Herriko galeria garrantzitsuenetakoa da; ondorioz, jauzi garrantzitsu bat da nire obra erakusteko. Oihartzun handia duen galeria da", gaineratu du artistak. Inaugurazioan senideen eta gertuko lagun artisten  berotasuna jaso zuen de Pedrok, han izan ziren-eta, besteak beste, Iñigo Arregi arrasatearra eta Fernando Arenaza bergararra.

Apirilaren 20ra arte egongo da zabalik Zurriola pasealekuaren 6. zenbakian dagoen galerian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak