San Paulo jaiak ospatzen ari dira Ubera auzoan

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 26a, 15:28

Atzo hasi zituzten jaiak Bergarako Ubera auzoan, Mari Justa eta Pedro Joxeren ongi etorriarekin, eta bertso afaria egin zuten ostean, Julio Soto eta Agin Laburu bertsolariekin. Gaur goiza ekitaldiz jositakoa izan dute eta arratsaldean, gauean, eta bihar egun osoan zehar ere hainbat ekintza izango dituzte.

Umeek puzgarriak eduki dituzte eguerdi partean, eta jolasak ere egin dituzte. Bitartean, sukaldari finenak patata tortillak eta tartak egiten aritu dira. Justina Elexpururena izan da tortilla onena, eta Mari Jose Zezeagarena, berriz, tartarik onena. Bestalde, auzoko jaioberriei ongi etorria egin diete. Anduri baserriko Arane eta Intxaurrondo baserriko Ion izan dira omenalditxoa jaso dutenak.

Zozketako zenbaki saritua

Jaietako zozketako zenbaki saritua 151 zenbakia izan da –saria da Tartufon bi bazkari bi pertsonendako–. Oraingoz ez da zenbakirik irten, baina irabazleak otsailaren 15era arte edukiko du aukera aurkezteko. hori ez bada irteten, ordezko zenbakia 955 izango da.

Irabazleak gorkaburuaga@gmail.com helbidera mezu bat bidali dezala, zenbaki sarituaren argazkiarekin.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak