Gazteentzako antzerki eskola jarri nahi dute martxan Bergaran

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 25a, 10:21

Jardun euskara elkarteak DBHko ikasleei zuzendutako antzerki eskola jarri nahi du abian. Saioak ostiraletan izango dira 17:15ean hasita 18:15ak arte.

Jardun euskara elkarteak antolatu du egitasmoa eta Amaia Arriaran izango da irakaslea. Ahozko eta gorputz adierazpena bultzatzeko tresna bikaina izanik eta metodologia parte hartzaile bidez eramaten denez aurrera, talde lana eta elkartasuna ere lantzen dira.

Parte hartu nahi izanez gero, Jardun Euskara Elkarteko kideentzat hamabi euro hileko izango da prezioa, eta gainerakoendako, hamabost euro hilabetean. Helbide elektroniko bidez edo telefonoz jar daiteke kontaktuan; hona hemen bideak:

  • Telefonoa: 943 763 661 / 605 712 469
  • Helbide elektronikoa: jardunkultura@topagunea.com

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak