Moises Eguren margolariaren koadroen bila jarraitzen dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urt. 25a, 17:53
Moises Eguren margolariaren obra horiek gura dituzte Beart-ekoek aurkitu. Argazkia: Beart.

Beart-ek Bergarako apaiz margolariaren obraren katalogazioa osatzen ari da, eta urriaren 11tik 27ra bitartean Aroztegin omenaldi-erakusketa egingo diote. Bergarako margo taldeak herritarrei laguntza eskatu die falta zaizkien obrak aurkitzeko.

Santa Marina parrokiako abadea zen Moises Eguren (Bergara, 1927-1976), Don Moises izenez ezagutzen zutena Bergaran. "Gizon xarmagarria eta langilea zela" diote ezagutu zutenek, oso maitatua zela herrian. Elizgizonaz gainera, marrazkilaria eta margolaria ere bazen. Artearekiko, bereziki, pinturarekiko, pasioa zuela diote gertukoek.

Uztaila ezkero, haren obra biltzen ari da Beart Bergarako margo taldea, eta dagoeneko 50 margolan batu dituztela azaldu du Xabier Agirrek: "Marrazkitxo ugari ere lortu ditugu. Jabeek oso jarrera ona dute gurekin; poza adierazi dute urriaren 11tik 27ra bitartean Aroztegi aretoan egingo dugun erakusketarekiko, eta ondo hartua izan da, era berean, haren obraren katalogoa egiteko asmoa. Moisesen anaia Jose Marik etxean gordetako dokumentuen artean, koadroen argazki mordoa ditu, eta horietako batzuk aurkitzeko ahalegina egin gura dugu –argazkietan dauden koadroak–. Lagundu gura duenak, idatzi: xabier.agirre@ehu.eus, a.arrillaga@telefonica.net edo jlazkarate1@gmail.com helbidetara, edo deitu 615 79 72 62 (Xabier), 646 90 68 85 (Anton) edo 609 48 99 67 (Jose Luis)".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak