Hala ere, Urnieta hobeto hasi zen, kanpokoenak izan ziren lehen 20 minutuak. Hain justu 20. minutuaren bueltan, epaileak Bergarako bi jokalari bi minutuz kanporatu zuenean, aurretik jarri ziren kanpokoak; gutxira, baina, etxekoak suspertu eta hortik aurrera kontrolpean izan zuten lehia.
Bigarren garaipena da jarraian eta oraingoan ere defentsako lan ona izan da gakoa. "Erasoan ez dugu maila bereziki ona duen jokalaririk; horregatik, defentsan ondo aritzea ezinbestekoa da guretzat. Ea bide honetatik jarraitzen dugun", dio Muniategik.