Kometa taldeari egokitu zitzaion apenas ikus-entzulerik gabe kontzertua eman eta aretoa berotzea; Vianako laukoteak emanaldi ederra eskaini zuen. Ondoren etxeko taldea igo zen agertokira, Nomadak. Hasieratik diskoa oinarri hartuta, argi utzi zuten taldea joera elektronikorantz doala; adibidez, atzo ez zen baxu-jolerik igo, baxua samplerretatik bota zutelako: "Taldea elektronikarantz doa, joera berriak harantz doaz-eta", dio Alustizak.