Kometa taldeak hasiko du kontzertua. Vianako musikariak ezagun egin ziren 2014an, Momentuaren zain abestiarekin Gaztea-ko maketa lehiaketako entzuleen saria irabazita. Smoking Hill taldearen errautsetatik
sortutako taldea da Kometa. Hasierako hirukote hari Mattin Saldias gitarra-jolea gehitu zitzaion; hala, gaur, laukote moduan etorriko dira Seminarixora. El principio del final hirugarren diskoa aurkeztuko dute vianarrek.
Etxekoendako, "berezia"
Durangon diskoa aurkeztu ondoren egingo duten lehenengo emanaldia izango da Nomadak taldearendako. "Elektronika eta rock doinuak nagusitu diren lana da, trikitiak pisua galdu du", azaldu du Aritz Alustizak; hamar abestiz osatutako lana aurkeztuko dute. Alustizak azaldu du herritarren aurrean jotzea "berezia" izaten dela, "beldur puntua" ematen duelako, baina, era berean, "gogotsu" daudela.
Hasieratik+ da Nomadak taldearen diskoaren izena, iaz udazkenean egindako biraren esperientzia jasotzen duena. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak leihatilan eros daitezke, 8 euroren truke.