Lehen itzuliko azken lehia jokatuko dute mahoneroek, zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko urtarrilaren 18a

Eskubaloiaz gozatzeko aukera ona izango da aste bukaera. Sei partidu jokatuko dituzte Labegaraietan. Horien artean nabarmentzekoa da, gizonezkoetan, territorial mailako taldeak jokatuko duen lehia; zapatuan, 18:45ean.

"Txapelketako lehen itzuliko azken lehia izango da", azaldu du Josetxo Muniategik. Hori horrela, Urnietaren aurkako lehia "oso garrantzitsua" izango dela nabarmendu du. Aurrean izango duten taldeari buruz, zera dio: "Urnieta laugarren sailkatuta dagoen taldea da, 13 punturekin, talde beteranoa da eta esperientziadun jokalariak ditu". Joan zen asteko partidua irabazi egin zuten mahoneroek: Zumaiaren aurka 21-27 nagusitu ziren.

Gainontzeko partiduak

Karteldegia: zapatuan, 13:00etan, infantilak; zapatuan, 15:30ean, gazte mailako mutilak; zapatuan, 17:00etan, gazte mailako neskak; domekan, 10:45ean, alebin mailako neskak; eta, domekan, 12:15ean, kadete mutilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak