Bergarako "ikuskizun erraldoia" jasotzen duen DVDa doan eskura daiteke eguazteneik aurrera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko urt. 15a, 10:22
Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako 750. urteurrenaren harira egindako "ikuskizun erraldoia" jasotzen duen DVDa argitaratu du Udalak. Irailean egindako emanaldia ETBk grabatu zuen; orain, Udalak 2.000 kopia argitaratu ditu. Udal liburutegian eskuratu daiteke DVDa doan, eguaztenetik aurrera.

Ikuskizun erraldoia Valen Moñuxek diseinatu zuen eta Alfredo Gonzalez Chirlaquek musika zuzendu zuen. San Martin plazan aurkeztu zuten, Bergarako elkarte, talde eta herritar askoren laguntzarekin. ETBk grabatu zituen irudiak, eta Udalak 2.000 kopia argitaratu ditu.

DVDak dituen atalak

Ikus-entzunezkoan jaso dira:

  • Agurra
  • Bergarako Musika Banda
  • Euskal abestiak
  • San martzial, Euskal estanpak
  • Finale
  • Bergarako ereserkia

Beste lan batzuk ere eskuragarri

Horrez gain, gogoratu Udal Liburutegian eskuragarri daudela Bergarako Musika Bandak Bergarako martxei eskainitako CDa eta herriko historiako pasarteak umeei azaltzeko Bergarako Kolore Erraldoiak ipuina.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak