Debagoieneko Gurutze Gorriak Eskola Arrakasta proiektua martxan jarri du Bergaran. Proiektu honen helburua da, baztertze arriskuan dauden haurren bizi-kalitatea hobetzea, beraien eskola-zereginetan lagunduz, horretarako, eskola-arrakasta lortzeko eragiten dieten beste alderdi batzuk landuko direlarik: higienea, elikadura eta ikasketa- ohiturak, trebetasun sozialak, etab.
Saioak ostegunero egingo dituzte
Proiektua momentuz, 9 umeekin burutuko da. Izan ere, Gizarte Zerbitzuak eta ikastetxeekin koordinaturik, egitasmo honetan parte har dezaketen umeak identifikatuko ditu. Saioak ostegunero burutuko dira Bergaran, 17:30etatik 19:00ak bitartean. Bertan, honakoak burutuko dituzte besteak beste: ikastetxetik ekarritako zereginak, talde dinamikak eta irakurketa.
Boluntario beharra
Debagoieneko Gurutze Gorritik adierazi dute, proiektu hau burututzeko boluntario beharra dagoela. Hala, interesa duten pertsonek 943 76 55 76 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es helbidean informazio gehiago eskatu dezakete.