Munduko musika eta instrumentuak ezagutzen ibili dira 'Musikarium' ikustera joan direnak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko urt. 13a, 20:08

Bergaran estreinatu dute Musikarium ikuskizuna, eta arrakastarekin estreinatu dute, gainera. Seminarixoa bete egin da Oihan Vegaren eta Xabier Zabalaren ikuskizun berrirako.

Haurrei zuzendutako ikuskizun didaktikoa estreinatu dute gaur Seminarixoan. Oihan Vegak idatzi du gidoia, eta zuzendaritza artistikoaren ardura izan du. Horrez gain, narratzailea izan da.

Modu didaktiko eta pedagogikoa

Musikarium ikuskizunak munduan zehar eraman ditu ikusleak, kontinentez kontinente. Munduan barrena egindako laguntxoen bitartez herrialde horietako musika eta instrumentuak ezagutzeko aukera izan dute. Haurrak modu didaktiko eta pedagogiko baten bitartez musikaren mundura hurbildu dituzte.

Xabier Zabala konpositorea

Oihan Vegak eskarmentu handia duten musikariekin egin du emanaldia; horrez gain, nabarmendu behar da Xabier Zabalak konposatu dituela doinuak.

Estreinaldia Bergaran izan den arren, Euskal Herrian zehar eskaintzeko ikuskizuna da Musikarium.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak