Kanporaketa saioak arrakastatsuak izaten badira, zer esanik ez finala. Kartzela zaharra bete egin zen Gari Lopez de Munain, Unai Arantzabal, Enaitz Alustiza eta Iñigo Arcelus bertsolarien arteko saioa entzuteko; eta Lopez de Munainek iaz lortutako txapela berretsi zuen. Oraingoan, baina, txapela beharrean, zapia eman dio Kopla Barik bertso eskolak irabazleari. Ariane Alberdi, Irati Alberdi, Aitor Aranzabal eta Oxan Altuna izan ziren finaleko epaimahaikideak. Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo ibili zen.
Bigarren txapelketa eskuratu du
Lopez de Munainek dagoeneko bi txapelketa irabazi ditu: 2018koa eta 2017koa. Aurrez jokatu diren beste txapelketetako irabazleak izan dira: 2016an Enaitz Alustiza eta 2015ean Iñigo Arcelus. Jende asko batzen duen ekitaldia izaten da txapelketa.