Bergarako San Martzial tunela konpontzeko desbideraketa egingo dute asteburuan AP-1ean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 10a, 16:05
AP1 errepideko San Martzial tunela. (Argazki: Google maps)

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Bidegik konponketa lanak egingo ditu AP-1ko San Martzial tunelean, abenduaren 3an auto bat bertan erre izanak sortu zituen kalteak konpontzeko. Lanok egubakoitzean 17:00etan hasiko dira eta astelehenean 06:00etan amaituko dira. Denbora tarte horretan desbideraketa bat egin beharko da.

Konponketa lanak AP1ean, San Martzial tunelaren Gasteiz noranzko hodia –137,300 eta 135,000kp artean– itxita egongo da inpermeabilizazio geruza aldatu eta hormapikoak berritzeko. Bitarte horretan trafikoa Behobia noranzko hodian prestatutako pasabide baten bidez bideratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak