Bailarako erakundeen elkartasuna
Ndank Ndank elkarteko kideek, hainbat material batu ahal izan dute bailarako hainbat erakundeetatik eta dagoeneko materila hori Senegalen dago. Fagor Industrialek, esate baterako, eskoletan erabiltzeko bulego materiala eman du, Erreka Kooperatibak egindako ekarpenari esker, edukiontzi bat bidali da eta Bergarako saskibaloi taldeak kirol materiala eman du.
Haur hezkuntzako eraikina
Bidaian, Dionewar herrian dagoen haur hezkuntzako erainika bisitatzeko aukera izan dute, bertan dituzten beharrak ezagutzeko. Horrez gain, Bergarako San Martin eskolako 3 urteko ikasleek bildutako eskolako materiala banatu dute.
2019an burutzeko proiektuak
Erreka, Orona eta Fagor Ederlanek emandako diru-laguntzari esker, 2019an hainbat proiektu burutu nahi dira: haur hezkuntzako eraikinera ura iristeko instalakuntza egitea, eraikinean bertan beste gela bat eraikitzea, 2-6 urte bitarteko 70 haurrek erabili dezaten eta Fagor Industrialek emandako teilatu txapekin teilatua aldatzea, jolastokian aterpe bat eraikitzearekin batera.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak