Bergarako Bustinzale elkarteko hamalau artisten lanak ikusgai Aroztegin

Mireia Bikuña 2019ko urt. 6a, 08:00

Guztira, 65 pieza ipini dituzte, ikasturte honetan egiten duten bigarren erakusketan. "Aurten bi erakusketa egingo dituzte, taldearen 40. urteurrena ospatzeko", esan du taldeko kide Iñaki Olabarriak.

Bilduma osoa da Aroztegin dagoena. Teknika ezberdinak erabilita egindako lanak dira. "Artista bakoitzak bere estiloa dauka, eta hori oso agerikoa da egiten ditugun lanetan. Urtero ahalegintzen gara erakusketari ukitu berri bat ematen, baina ez da erraza izaten", esan du Olabarriak.

Maskarak, eskulturak, jaiotzak, Meninak, arrainak, lanparak... Tenperatu altuekin edo baxuekin egindako zeramika lanak dira guztiak. Plater berezi batzuk ere ikus daitezke. Raku delako sistemarekin egindakoak. "Ontziak egosteko, XVI. mendean Ekialde urrunean sortutako teknika da. Ekialde urrunean sortu zen XVI. mendean. Konbustio osoa ez da egiten egoste prozesuan. Hala, ezin da kontrolatu piezak edukiko duen kolorea", esan du Olabarriak.

Erakusketa ikustera doazenen artean, taldeko kide batek egindako pieza bat zozketatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak