Bergaran hainbatetan jokatu zuen Migel Gallastegi pilotari eibartarra hil da

Mirari Altube Arrese 2019ko urt. 4a, 13:14

Askorendako historiako pilotari onenetakoa izandako Migel Gallastegi Ariznabarreta eibartarra hil da gaur, 100 urterekin. Hiru txapel irabazi zituen buruz buru 1948 eta 1951 artean, lehenengoa eta hirugarrena hain zuzen, Bergarako pilotalekuan. Erretiroa ere Bergaran hartu zuen 42 urterekin.

Amaña auzoko Asoliartza baserrian jaio zen 1918ko otsailaren 25ean, eta 18 urterekin egin zuen debuta esku pilota profesionalean, 1936an, Eibarko Astelena pilotalekuan. 

Bergaran bi txapel jantzitakoa

Gerrak harrapatu eta etena egin behar izan zuen pilotari ibilbidean. Gerra ostean, 40ko hamarkadaren amaieran eta 50eko hasieran bizi izan zuen garairik oparoena. Buruz buruko hiru txapel irabazi zituen 1948 eta 1951 urteen artean; horietan lehenengoa, Atano III.aren aurka jokatuta (22-06) Bergaran. 1950eko eta 1951ko finalak, ostera, Akarregiri irabazi zizkion; azken hori ere Bergarako Udal pilotalekuan (22-14). 1953an ere iritsi zen finalera baina ez zuen jokatzerik gura izan epresarekin adostasunik ez zuelako lortu.

Gallastegik adierazi ohi zuen, Arrasateko Ezkerraren kontra jokatu zuela "inoizko partidarik onena", 1944an. Erretiroa 42 urterekin hartu zuen, Bergaran. Elur eguna zela eta hotz egiten zuela pilotalekuan kontatu zuen Ahotsak.eus atarirako egindako adierazpenetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak