Lehen jardunaldiko zapore gaziari buelta ematera

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 4a, 10:00
Elezkanok eta Rezustak Bergaran jokatu zuten lehen jardunaldiko irudia.

Eskuz Binakako Txapelketako inaugurazio partidua Munizipalean jokatu eta gero –orduan galdu egin zuten– Rezustak etxeko zaleen aurrean jokatuko du gaur, egubakoitza, Elezkanorekin batera. Zazpigarren jardunaldiko norgehiagoka izango da (22:00). Eta, Urrutikoetxearen eta Aretxabaletaren kontra jokatuko dute. 

Hain zuzen, Markinako atzelariaren parte-hartzea zalantzan egon da azken ordura arte, baina, atzo Bilbon egindako entrenamendu saioan zalantzak uxatu zituen, Aretxabaletak ondo ikusi zuen-eta bere burua. Faboritoak, baina, Elezkano eta Rezusta dira, dagoeneko lau puntu batu dituzte, eta azken partiduko garaipenak konfiantza emango die. Bizkaitarrak, berriz, garaipen beharrean daude, bi garaipenekin azkenaurreko postuan daude-eta.

Hala, Eskuz Binakako Txapelketako partiduarekin batera Promozio Txapelketa ere hasiko dute gaur Bergaran. Arteaga II.ak eta Urretabizkaiak Alberdiren eta Erasunen kontra jokatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak