Gorka Auriekoetxea eta Jose Luis Davila garaile Bergarako mus txapelketan

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 31a, 10:43
Bergarako irabazleak pozik.

Euskal Herriko XI. mus txapelketaren kanporaketa jokatu zen joan den zapatuan, abenduaren 29an, Bergaran, eta Gorka Auriekoetxea eta Jose Luis Davila Pepelu izan ziren irabazleak. 20 bikote elkartu ziren Artatse elkartean nor baino nor gehiago.

Hona hemen lehenengo postuetan geratu ziren lau bikoteak:

  • 1. Gorka Auriekoetxea eta Jose Luis Davila Pepelu. Saria: 200 €
  • 2. Mikel Aranzabal eta Paul Valgañon. Saria : 120 €
  • 3. Ander Plazaola eta Ander Retolaza. Saria :Txuletak
  • 4. Ibai Altuna eta Josu Agirrezabal. Saria: Untxia

Horrez gain parte hartu zuten guztiek botila ardo bana jaso zuten oparitzat. Antolatzaileek eskerrak eman gura dizkiete kanporaketa hori antolatzeko laguntzaile izan dituzten guztiak: Bergarako Udala, Gaittao Harategia, Manso, Arrano taberna, Imaz harategia eta Artatse elkartea.

Lehenengo hiru sailkatuak, gainera, Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu dira. Txapelketa hori otsailaren 23an jokatuko da Zaldibin.

 Artatsen, abenduaren 29an, hainbat bikote musean jokatzen.

Final nagusia martxoaren 16an

Herrialdetako kanporaketako irabazleak Final Nagusirako sailkatuko dira, eta hori jokatuko da martxoaren 16an, Lizarran.

Hona hemen Final Nagusiko sariak:

  • 1. Txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunendako bidaia (Karibe).
  • 2. Garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunendako bidaia (Kanariar Uharteak).
  • 3. 750 euro, eta asteburuko egonaldia 4 lagunendako.
  • 4. 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak