Presoen aldeko kultur ekitaldia egingo dute domekan Seminarixoan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 28a, 09:39

Gure Artera-Sare taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetarako. Ohiko ereduak albo batera utzi eta presoen aldeko "ekimen desberdinak" antolatzea nahi izan dute. Horrela, abenduaren 30ean elkartasun ekitaldi kulturala egingo dute Seminarixoan 19:30ean. Bertan musika, poesia, antzerkia eta aldarrikapena eskutik helduta joango dira.

Abenduaren 30eko ekitaldia

19:30 Amaia Arriaran –Jonek sarrera eta ongietorria antzeztuko dute

19:40 Uxue Agirre / Aitzol Gandiaga. § Poesia musikatua

19.45 Bergarako antzerki taldeak lantxo bat taularatuko du

19.50 Bixkai (Sarriren pare bat poema irakurri) eta Xibo (Ekhiñe Eizagirreren pare bat poema irakurri). Biak preso ohiak.

20.00 Fly shit musika taldeak pare bat abesti joko ditu

20.20 Bertsoa. §  Gari

20.25 Mireia Alberdi. Hitza

20.30 Ubera. Sarriren olerkietan oinarrituta

Bukaeran mosaiko bat egingo da Orain presoak lemapean. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora gonbidatzea izango du helburu.

Ekimen gehiago

Kultur ekitaldiaz gain, beste hainbat ekintza ere burutuko dituzte Gabonetan. Abenduaren 31n ohikoa den bezala 1:00ean presoen aldeko brindisa egingo dute, 2019a preso politiko bariko urtea izan dadila eskatuko dute.

Urtarrilaren 2, 3 eta 4an Motxiladun haurren erakusketa jarriko dute Irizarren, 18:30etik, 20:30era. Erakusketan bertan, hilaren 2an, 19:00etan Markel Azkargorta, Maren Belastegik eta Sara Majarenasek  beraien esperientziak eta testigantzak kontatuko dituzte. Lehen biak bergararrak eta motxiladun haur ohiak; Sara aldiz, preso ohia eta espetxean Izar alaba hiru urtetan izan zuena.
Urtarrilaren 3an, 19:00etan, Lander Juaristik umeendako ipuinak kontatuko ditu. Kartzelan egindako lanak oinarri hartuta umeendako kontakizunak izango dira.
 
Bestalde, urtarrilaren 12ko Bilbon egingo den manifestaziora joateko zerrendak dagoeneko zabalik daude: Pol-Pol, Arrano, Kortazar tabernetan eta Osintxun eta Angiozarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak