Bertsozaleek gogoz itxaroten duten txapelketa da; bertan umorea eta giro ona nagusitu ohi dira urtero, eta aurtengoan ere halaxe izatea espero da. Sarrerak 2 euroko prezioa izango du.

Abenduaren 28an 22:30ean jokatuko da Bergarako Bertsolari Txapelketa Nagusia Kartzela Zaharrean. Bosgarrenez antolatuko du Kopla Barik bertso eskolak, Jardunen eta gaztetxearen laguntzarekin. Herriko lau bertsolarik jardungo dute; Gari Lopez de Munain –Iazko irabazlea–, Unai Arantzabal, Enaitz Alustiza eta Iñigo Arcelus; eta aurtengoan ere, Ibon Leibar Txinbo ibiliko da gai jartzaile lanetan.
Bertsozaleek gogoz itxaroten duten txapelketa da; bertan umorea eta giro ona nagusitu ohi dira urtero, eta aurtengoan ere halaxe izatea espero da. Sarrerak 2 euroko prezioa izango du.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.