Lepo bete ziren atzo Donostiako kaleak, urteko azokarik inportanteenean. Herritarrek ez zuten hutsik egin, eta azokako postuetan parte hartu zutenek ere ez. Maila ona erakutsi dute. Maila handiko produktuak erakutsiz, eta horixe bera baloratu dute epaileek. Banatutako sari guztien artean, bat etorri da bailarara. Soraluzetarra jaiotzez, baina Bergaran bizi den Carmen Etxeberriak irabazi du Fruta lehiaketa.