Izeder eskulanak dendak eraman du Bergarako erakusleihoen lehen saria

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 21a, 16:32
Izeder eskulanak dendak eraman du lehen saria

Guztira, 20 merkataritza-establezimenduk hartu dute parte aurtengo lehiaketan. Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek osatu dute. 238 herritarrek ere eman dute euren botoa.

Urtero bezalaxe, Udalak Erakusleiho Lehiaketa antolatu du eta guztira 20 merkataritza establezimenduk hartu dute parte, iaz baino 4 gutxiago. Parte hartzaileen artean herriko jantzi-dendak, dekorazio dendak, burdindegiak, loradendak, osagarriak saltzen dituzten dendak, ile-apaindegiak, optikak, oinetako eta kirol dendak edo estetika eta lurrindegiak, besteak beste.

Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek osatu duten epaimahaiak Izeder eskulanak dendako erakusleihoak lehen saria eramatea erabaki du. Denda honek eskuratu du baita ere bozkatu duten 238 herritarren arteko boto gehien, eta beraz, herritarren saria ere irabazi du. Modu honetara, ziurtagiria eta 300 euro eskuratu ditu.

Bigarren sailkatu da Amparo ile-apaindegia eta hirugarren izan da Gorosti loradenda. Herritarren artean saria irabazi duena OLGA SAMPEDRO izan da eta 50€ jasoko ditu. Sari guztiak udal bonuetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak