"Korrika beldur barik egin nahi dugulako edozein tokitan San Martin plazan elkartuko gara, Mekolalderainoko joan-etorria elkarrekin egiteko eta aske garela aldarrikatzeko. Emakume, etorri gurekin korrikara! Eta zu ere bai, gizon, matxismoaren kontra bazaude! Ez matxismoak ez beste ezerk ez gaitu beldurtuko! Kalea gurea da!", dio sare sozialetan ireki berri den mezuak.