Lapurreta saiakera Bergara Kirol Elkartearen egoitzan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abenduaren 18a

BKEren Bidekurutzeta kaleko lokala. Argazkia: Google Maps.

Bergara Kirol Elkarteak Bidekurutzeta kalean duen lokalera sartzen ahalegindu dira bart, sarraila apurtuta. Gabonetako zozketako otarra eta sariak zeuden bertan baina lapurrek ez dute ezer eraman. BKEk salatu du honako hau azken hilabeteotan klubak jasan duen hirugarren lapurreta saiakera izan dela; aurreko biak Agorrosin kokatu dira.

BKEk ohar bidez ohartarazi duenez, lehenengo lapurreta saiakera azaroan gertatu zen: "Agorrosingo aldagela eraikineko bulegoan sartu ziren, eta armairuak miatu ondoren klubeko telefono mugikorra eraman zuten. Abenduan, kantinako kanpoko atea apurtu eta barrura sartu ziren baina ez zuten ezer eraman. Atzokoa hirugarrena izan da hilabete gutxian"

BKEko zuzendaritzak gertaera gaitzetsi du eta Udaltzaingoari eta Ertzaintzari neurriak hartzeko eskatzen dizkio lapurreta saiakera horiekin amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak