Bihar banatuko dituzte erakusleiho lehiaketako sariak

Maialen Regueiro 2018ko abe. 18a, 12:26

Abenduaren 4az geroztik daude ikusgai, Bergarako saltokietako erakusleihoak eta bihar egingo da sari-banaketa. Guztira, lau sari banatuko dituzte, azkena herritarrena izango delarik.

Sariak

Sari guztiek ziurtagiria izango dute, baina diru kopurua aldatu egingo da sariaren arabera. Hala, lehenak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 euro, hirugarrenak 150 euro eta laugarrenak 50 euro. 

Oinarriak

Sariak ematerakoan, kontuan hartu da, besteak beste, publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera. Horrez gain, erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak egotea beharrezko baldintza izan da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak