Kartzela zaharra ezagutzeko bisita gidatuak abenduaren 23an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko abe. 17a, 16:06
Askotariko ekitaldiak antolatzen dira Kartzela zaharrean; irudian, azaroaren 30eko 'Larga vida a Rip' liburu-fanzinearen aurkezpena.

"Zer dago Bergarako Kartzela zaharrean?". Hala izendatu dute Kartzela zaharrekoek domekarako, abenduak 23, antolatu duten ate irekien jardunaldia. Bereziki gaztetxera hurbiltzen ez den jendeari dago zuzenduta, eta bi ordu zehaztu dituzte bisitarako: 12:00ak eta 16:00ak. Ez da beharrezkoa izenik ematea.

Gaur egun Kartzela zaharra hainbat eragilek osatzen dute: Bergarako Gazte Asanblada, Txapa Irratia, Angiolillo Liburutegia, Martxanterak talde feminista, JAU! Haur eta Guraso Asanblada, BET elektronika taldea, Dynamo Zinekluba, Kopla Barik bertso eskola, Maijoku elkartea, jantoki begetarianoa, Boxeo taldea eta Kitarra taldea.

Gaztetxea eta eragileak ezagutzeko "aukera aparta"

Talde horiek guztiek zer egiten duten ezagutzeko "aukera aparta" izango da, eta horretarako 12:00etan eta 16:00etan bisita gidatuak izango dira: "Bisita gidatuak, alde batetik eraikinaren historia apur bat ezagutzeko aukera emango digu eta eraikineko ziega eta espazio desberdinetatik eramango gaitu. Bestetik, eragile desberdinekin jarduteko aukera egongo da eta urtean zehar egiten duten lana gertutik ezagutu ahalko dugu", aurreratu dute.

Ekimen honekin batera, egitarau zabala antolatu dutela abenduaren 21ean hasita eta urtarrilaren 5 arte:

 

Martxanteren saski erotikoa

Martxanterak talde feministak saski erotiko baten zozketa egingo du aurten ere. Txartelak abenduaren 24an hasiko dira saltzen eta zozketa abenduaren 31ko kotilioian egingo dute. "Mimo handiz eta tentuz osatu dugu saskia, eta gure finantziazio iturrietako bat ere bada, beraz, animatu zaitezte!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak