Gaur kontzertua egingo dute Seminarixoan Miriam Moñuxek eta Leire Ugartek

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abenduaren 15a

Leire Ugarte eta Miriam Moñux musikari bergararrak.

Musikeneko bi ikasle bergararren emanaldia 18:00etan hasiko da.

Miriam Moñux biolinistak emango dio hasiera. Ignacio Arakistain pianista lagun duela Cecile Chaminaderen Romanza Appasionatta, Pablo Sarasateren Romanza Andaluza eta De Berioten Scene de Ballet joko ditu.

Bigarren zatian, Leire Ugarte pianistak garai askotariko piezak eskainiko ditu. Hasteko, Benjamin Britten konpositorearen Three Character Pieces for Piano obraren bigarren atala joko du. Jarraian, Ludwig van Beethovenen 5. Sonata (op. 10) eskainiko du, eta kontzertuari amaiera emateko Frederic Chopinen Fantasia Impromptu obra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak