Bergarako Udala eta BKE Ipintzako instalazioen erabilera desegokiarekin "haserre" agertu dira

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abenduaren 14a

Ipintzako harmailak zikinkeriaz beteta.

Erabiltzailek Ipintzako harmailetan izaten duten jarrerarekin "oso haserre" daudela jakinarazi dute Bergarako Udalak eta BKEk: "Dagoeneko hainbat eserleku apurtu dituzte, astero harmailetan zikinkeria itzela pilatzen da eta, nahiz eta askotan ohartarazi den, jendeak jarraitzen du zelaira pipa-azalak bidaltzen horrek belarrari sortarazten dizkion kalte larriekin".

Era berean, jakinarazi dute instalazioak erabiltzen dituzten kirolariek ere eredu izan behar dutela eta askotan ez dutela paper hori betetzen. Azkenik, Udalak eta BKEk garbi utzi nahi izan dute, jarrerak aldatu ezean bestelako neurriak hartu beharko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak