Aste bukaeran egunero izango dira pilota norgehiagokak Bergarako frontoian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 14a, 12:44
Arrate Bergara herriko pilotalekuan.

gaurko hiru norgehiagoka daude iragarrita eta bihartik aurrera eskolarteko txapelketako partiduak izango dira.

Aste bukaera honetan izango da zer ikusi Bergarako Udal Pilotalekuan. Gaur, egubakoitza, hiru norgehiagoka jokatuko dira, 19:30ean hasita. Lehenengo biak emakume pilotari txapelketako bigarren mailakoak izango dira eta kantxan ariko dira nor bere bikotekidearekin Arrate Bergara eta Uxue Zubizarreta pilotari bergararrak. Zubizarretak Badiola du bikotekide eta Bergarak, Bikario. Hirugarren partidua eskuz banakako gizonezkoen txapelketakoa izango da eta herriko Eneko Muguruzak jokatuko du. Murua da titularra, baina Muguruzak jokatuko du Urbietaren kontra.

Biharko, zapatua, benjaminen eskolarteko txapelketako sei partida daude iragarrita. 16:30ean hasita, Bergarako, Antzuolako eta Oñatiko pilotariak ariko dira nor baino nor gehiago.

Domekan, berriz, gaztetxoagoen txanda izango da; izan ere, 2012an, 2008an eta 2007an jaiotakoen Gabonetako Txapelketako norgehiagokak jokatuko dira frontoian, 10:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak