Badira urte batzuk Aranzadi Ikastolak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko gunea itxuraldatu zuela. Eta bide horretatik, Lehen Hezkuntzako, DBH-ko eta Batxilergoko gelak dauden solairuak eraberritu dituzte. "Espazioak zabalak dira. Adinen arteko interakzioa ezinbestekoa da gure proiektu pedagogikoan. Horregatik erabaki genuen oztopoak, paretak, kentzeko beharra. Irakasle izatetik, bidelagun izatera pasatzeko beharra", esan du Garbiñe Martinezek, Aranzadiko zuzendari pedagogikoak.
Era berean, azpimarratu dute orain duten espazioa ikastolaren balioetan oinarritutakoa dela. "Espazioak lagundu behar dugu, eraiki gura dugun heziketa ereduan. Hortaz, espazioa dira zabalak, argiak, gardenak, atseginak... Irakasle gelak ere kristalezko paretak ditu. Komunikazioa ahalbidetzeko helburuz egindakoak", esan dute.
2016ko kilometroei esker
Duela bi urte egindako ikastolen jaiak emandako laguntzarekin egin ahal izan dute bigarren eta hirugarren solairuetako eraberritzea egiteko. "Etorkizunera begiratzen segitzeko inbertsioa handia egin dugu, baina, oraindik lana daukagu aurretik. Handitzen eta indartzen jarraitu behar dugu", esan du Agurtzane Loidi zuzendariak.