Herritarren aktibazioa da lortu gura dutena: "Denok batera egin eta ozen aldarrikatu behar dugu presoen aurkako dispertsioa politika amaitu egin behar dela". Sinadurak internetez eta whatsappez zabaldu nahi dituzte, eta gainera herriko zenbait tabernetan –Pol- Polen eta Arranon, kasu– eta herriko talde eragileei emango diete; sindikatuen bidez lan tokietan, ikasleen bidez ikastetxeetan... Ekimena gaur, abenduak 11, abiatuko dute 20:00etan hasita.