Bergarak aurrera egin du Euskal Herriko kluben txapelketan

Julen Iriondo 2018ko abe. 9a, 17:43

Galdu egin dute lau t'erdiko partidua Galdakaoko Adiskide klubekoen kontra, baina buruz burukoa eta binakakoa irabazi. Ondorioz, Eguberri aurretxoan jokatuko den hurrengo kanporaketan izango dira bergararrak, Villabonako pilotarien kontra.

Bergarako Udal Pilotalekuan jokatutako gaurko kanporaketan, 4-18 irabazi dute bizkaitarrek lau t'erdikoa. Hiruna joan dira, baina Ander Etxaniz nekatu eta erraz irabazi dio aurkariak.

Buruz burukoa ere ez da ondo joan lehen zatian. Eneko Mugurutza 4-10 joan da atzetik, baina bigarren zatian hobeto ibili da. Sakea baztertzerik ez du lortu, eta airez lanak eman dizkio kontrarioak, baina piloteoan, indarrez, gehiago izan da Mugurutza. Azkenean, 18-14.

Binakakoa, bai, binakakoa ondo hasi da etxekoentzat. Zortzina berdinduta egon dira, hala ere, baina 21-14 aurreratu dira Murua eta Gartzia. Galdutako pilota batzuk ere tarteko, 21. kartoira iritsi dira galdakoztarrak ere, baina azken tantoa etxekoen aldera jausi da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak