Hitzarmen duin baten alde izan dela martxa adierazi dute ELAko ordezkariek, eta gaineratu dute soldata arrakala ezabatzea aldarrikatzen dutela, Gipuzkoan, kale garbiketa lanetan diharduten gizonezkoek adina irabazteko. Hurrengo protesta ekitaldia abenduaren 10ean egingo dute; legebiltzarraren aurrean, Gasteizen, elkartuko dira.